Historia

Historia

2024an, Kataluniatik Euskal Herrira emigratutako hainbat lagun eta bertako jende talde bat elkartu ginen, Euskal Herriko lehenengo casteller taldea sortzeko asmoarekin. Hiru Euskadiko hiriburuetan hainbat hilabetez entrenatzen egon ondoren, ikusi genuen proiektuak oso interes handia piztu zuela eta talde gero eta handiagoa osatzen joan ginen. Irailean, Gasteizen, batzar sortzailea ospatu genuen eta horrela Euskal Herriko Casteller Taldea sortu genuen. Ordutik, ez dugu etenik izan Bilbon eta Donostian egindako tokiko entrenamenduetan, bai eta hiriburuetan eta lurralde osoan zehar egin ditugun entsegu orokorretan ere. Jada 60 bazkide gara eta 180 lagunetik gora gaude taldean, gure jarduerak informatzen ditugun taldea, eta 1400 jarraitzaile baino gehiago ditugu Instagram kontuan.